214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Xehetasun azterlana, Aurizberriko 12. poligonoko 196. lurzatian. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2024ko irailaren 18ko ohiko osoko bilkuran, Mikel Sarasola Arrizabalagak Aurizberriko 12. poligonoko 196. lurzatian sustatu duen xehetasun azterlana onetsi zuen behin betiko. Helburua da jarduketa eremua aldatzea, 197. lurzatia eremu horretatik kanpo utzita.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin bat, 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erroibarren, 2024ko irailaren 30ean.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2414520