214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

2025eko lan-egutegia

Cadreitako Udalak, 2024ko urriaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, honela dioen erabakia hartu zuen:

2025eko lan-egutegia onestea, hala badagokio.

ERABAKIA:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2025. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a: San Anton (herriko jaia).

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta 2025eko lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere. Era berean, udal bulegoak itxita egonen dira uztailaren 16an, 17an eta 18an, herriko jaiak baitira.

Baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta jaiegun deklaratuak diren aipatutako egunak.

Bigarrena.–Jendea hartzeko ordutegia, orokorrean, hau izanen da: 10:00etatik 13:30era.

Hirugarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igorriko zaie, eta alkatearen ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cadreitan, 2024ko urriaren 11n.–Berta Pejenaute Prat, Cadreitako Udaleko alkate udalburua.

Iragarkiaren kodea: L2414807