214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 1672. lurzatian. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2024ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen.

ERABAKIA:

2024ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 1ean, eman zen argitara Cadreitako 4. poligonoko 1672. lurzatiko xehetasun-azterketari buruzko proiektua, Industrias Alimentarias de Navarra SAk sustatua. Harrezkeroztik 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Erabaki zen behin betiko onestea Cadreitako 4. poligonoko 1672. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Industrias Alimentarias de Navarra SAk sustatua. Hori dena, jarraituz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenei.

Cadreitan, 2024ko urriaren 9an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Xehetasun-azterketa(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2414656