2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Udal ordenantzak indargabetzea. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2024ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea honako udal ordenantza hauek:
ZENBAKIA | UDAL ORDENANTZEN IZENAK |
13 | Animalia hilak lurperatzeko zangak egiteko emandako zerbitzuagatiko prezio publikoak |
14 | Hodiak libratzeko kanaberak alokatzeko zerbitzuagatiko prezio publikoak |
15 | Konpresorea alokatzeko zerbitzuagatiko prezio publikoak |
18 | Tele-Cadreita publizitate zerbitzuagatiko prezio publikoak |
19 | Helduentzako ikastaroetan parte hartzeagatik eta izena emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak |
27 | Toki-erakundeek antolatutako edo babestutako kirol xedeetarako dirulaguntzak |
Indargabetzeko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak jarri ahal izateko. Hori dena, jarraituz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari.
Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.
Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Cadreitan, 2024ko urriaren 9an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2414655