214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2025erako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurreko kanona eta gainerako ordainarazpenak. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2024ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2025erako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Halakorik aurkeztu ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Buñuelen, 2024ko urriaren 10ean.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2414717