214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, oztopo arkitektonikoak kentzeko, Gipuzkoa etorbideko, 56 zenbakian

Berriozarko Udalak, 2024ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Gipuzkoa etorbideko 56an, oztopo arkitektonikoak kendu nahi dira eta. Azterketa hango jabekideen erkidegoak sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Berriozarren, 2024ko irailaren 14an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2414859