1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
386E/2024 EBAZPENA, irailaren 27koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izapidetzen hasten baita Aratzuri-Orkoien industria eremuaren udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa xehatuaren espedientea, 76. artikuluari dagokiona (Bigarren mailako industria eremuaren II. zonaren fitxa). Sustatzailea Volkswagen Navarra SA da.
Espedientearen xedea da Aratzuri-Orkoien industria eremuaren udalez gaindiko plan sektorialaren 76. artikulua (Bigarren mailako industria eremuaren II. zonaren fitxa) aldatzea eta, bereziki, bigarren mailako industria eremuari ezarritako betebehar hau kentzea: "xehetasun-azterketaren bidez garatzea". Plan sektorial hori Nafarroako Gobernuak 1997ko abenduaren 22an eta 1998ko maiatzaren 11n emandako erabakien bidez onetsi zen (1998ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 9koa, eta 1998ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 1ekoa, hurrenez hurren).
Aldaketaren arrazoia da bigarren mailako industria eremurako garapen-plangintza izapidetzeko betebeharra kentzea, ez baita beharrezkoa, eremu horrek badituelako determinazio xehatuak. Era berean, beste arrazoi bat da eremu horretako garapen-baldintzak UGPSaren II. zonako gainerako eremuetarako ezarritakoekin parekatzea (gainerako eremuen garapena exekuzio-proiektuaren edo urbanizazio-obren proiektuaren bidez ezartzen da, aldez aurretik garapen-plangintza izapidetu beharrik gabe).
Hala, aipatutako UGPSaren 76. artikuluko (Bigarren mailako industria eremuaren II. zonaren fitxa) "Plangintzaren determinazioak" atalean, aldaketa hau egin nahi da: "Xehetasun-azterketaren bidezko garapena" kendu eta "Exekuzio-proiektuaren bidezko garapena" jarri.
Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostena, 2024ko irailaren 20koa, eta erabiliz Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Izapidetzen hastea Aratzuri-Orkoien industria eremuaren udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa xehatuaren espedientea, 76. artikuluari dagokiona (Bigarren mailako industria eremuaren II. zonaren fitxa). Aldaketaren sustatzailea Volkswagen Navarra SA da.
2. Espedientea jendaurrean jartzea eta entzunaldia ematea ukitutako udalei. Bi tramite horiek batera eginen dira eta hogei egun iraunen dute.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da bi tramite horien epea.
Horretarako, espedientea web-orri kontsultatzen ahalko da: https://www.navarra.es/eu/lurraldea-pasaia-eta-hirigintza/jendaurrean-jarrita-dauden-planak-proiektuak-eta-azterketak Epe horretan, nahi beste alegazio aurkezten ahalko dira, idatziz.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta jakinaraztea Oltza Zendeako eta Orkoiengo udalei, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Azterlan eta Proiektu Zerbitzuari eta espedientea sustatzen duen enpresari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko irailaren 27an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
Iragarkiaren kodea: F2414276