2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Biltegia eta bulegoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Edificación Civil y Deportiva Hermes SL.
Jarduera: biltegia eta bulegoak.
Tokia: Euntzeko industrialdea, Euntzebidea kalea, 15. zenbakia, Berriobeiti.
Berriobeitin, 2024ko urriaren 8an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2414629