214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZPURGIKO KONTZEJUA

Ordenantza, Ur-banaketaren tasa arautzen duena. Behin betiko onespena

Aizpurgiko Kontzejuak, 2024ko otsailaren 10eko osoko bilkuran, onetsi zuen ordenantza bat egitea, tasa bat arautu dadin, kontsumorako ur-banaketarengatik.

Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa), zeina aldatu baitzuen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak.

Aizpurgin, 2024ko urriaren 8an.–Kontzejuburua, Pedro Fernández Contreras.

ORDENANTZA, UR-BANAKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA

Ordenantza honen xedea da baldintzak arautzea Aizpurgiko Kontzejuko biztanleek kontsumorako ura eskuratzeko, Aizpurgiko Kontzejuak 2024ko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran erabakitakoaren arabera.

Kontzeju honek ur-banaketaren tasa ezartzen du, lineak lotzeko eskubideak barne; hori guztia, jarraikiz apirilaren 2ko 7/85 Legearen 106. artikuluan baimendutakoari (lege horrek arautzen ditu toki-araubidearen oinarriak) eta martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren 20.4 t) artikuluak jasotakoari (legegintzako errege dekretu horren bidez onesten da Toki Ogasunei buruzko Legearen testu bategina).

Zerga-egitatea.

Zerga-egitatea izanen da kontzejuak egin beharreko jarduera, edateko ura etxez etxe banatzeko eta lineak sare orokorrera lotzeko.

1. artikulua. Tasa.

Hona hemen ura erabiltzeagatik eta kontsumitzeagatik onuradunek ordaindu beharreko tasa:

–Urtean 120 euro kobratuko dira etxebizitza bakoitzeko, nahiz eta higiezin berean egon.

–Urtean 120 euro kobratuko dira edozein hargune indibidualetarako, dela etxerako ura lortzeko, dela baserriak, garajeak edo ukuiluak urez hornitzeko.

–Urtean 120 euroko kanona ordaintzen duen etxebizitza baten edukitzailea osatzen duten garaje eta trastelekuen kasuan, ez dute beste lotune kuotarik ordaindu beharko, baldin eta lokal horietara eramaten den ura etxebizitzaren hodi nagusi indibidualetik hartzen bada. Hodi nagusi esklusibo bat beharko balitz ura garajeetara eta/edo trastelekura eramateko, 120 euroko kuota ordaindu beharko da horretarako, urtean.

2. artikulua. Kobrantza.

Urtarrilean, erabiltzaile bakoitzari jakinaraziko zaio kasuan kasuko tasak ordaindu behar dituela. Tasa horiek ordaintzen ahalko dira erabiltzailearen banku-kontuan zordunduta edo Aizpurgiko Kontzejuko banku-kontuan dirua sartuta (kontu hori jakinarazpenean agertuko da).

Jakinarazpena egin eta hilabeteko epean ez bada ordainketarik egin, zor hori eskatzen ahalko da premiamendu-prozeduraren bidez, eta premiamendu-errekargua sortuko du, bai eta berandutze-interesak eta dagozkien kostuak ere.

3. artikulua. Mantentze-lanetako gastuak.

Interesdunek ordainduko dituzte harguneak berritzeagatiko gastuak. Abonatuaren edo auzokideen erkidegoaren jabetzan egin beharreko ihes eta konponketa guztiak horien kontura izanen dira.

4. artikulua. Hornidura.

Kontzejuak hornidura erabat edo partzialki eten behar badu, emari-eskasiagatik, ur zikinengatik, lehorteengatik, izozteengatik edo konponketengatik, abonatuek ez dute eskubiderik izanen inolako erreklamaziorik jartzeko edo kalte-ordainik jasotzeko kalte-galerengatik edo beste edozein kontzepturengatik.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L2414620