214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Usozko herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren modalitatean

Artzibarko Udalak, 2024ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan eska dezaten ordenantzan ezarritako beharkizunak eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Usozko herri-lurren aprobetxamenduen adjudikazioa. Modalitatea herritarrendako zuzeneko adjudikazioa izanen da eta Udalaren Idazkaritzan dauden baldintzen arabera eginen da.

Artzibarren, 2024ko urriaren 8an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.

Iragarkiaren kodea: L2414630