214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Herri-lurretako larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzea, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez (Arbizuko herri-lurren 11. lotea).

Arbizuko Udalak, 2024ko irailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea herri-lurretako larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzeko espedienteari; herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez eginen da adjudikazioa, oraingo adjudikaziodunak uko egin ondoren.

Interesa duen orok, Arbizuko Udaleko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 17. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak frogatzeko ordenantzaren 51. artikuluak adierazten duen dokumentazioarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (honen bidez Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zen). Era berean, iragarki honen informazio laburra jasotzen duen udal bandoa argitaratu da.

Iragarki honen bidez jakinarazten da ezin izanen direla 11. lotera aurkeztu 2026ra arte adjudikatuta dauden gainerako loteen adjudikaziodunak.

Arbizun, 2024ko irailaren 4an.–Udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2414591