214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Mekanikako lantegia, ibilgailuen ordezko piezen salmenta eta aparkalekua

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Carter-Cash España SL.

Jarduera: mekanika lantegia, ibilgailuen ordezko piezen salmenta eta aparkalekua.

Tokia: Talluntxe II industrialdea, P kalea 2, N kalea 25, M kalea 12 (3. poligonoa, 656. lurzatia), Taxoare.

Mutiloan, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2414768