214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udal sozietate publikoa sortzea, haur-eskolen zerbitzua emateko. Behin betiko onespena

Ikusi da Udalbatzak 2024ko ekainaren 18an hartutako Erabakia, hasiera batez onesten dituena oso-osorik kapital publikoa duen merkataritza-sozietate bat sortzeko memoria, baita estatutuen proiektua ere (horretarako izendaturiko Azterketa Batzordeak prestatu dituenak). Hasierako onespenaren erabakia (2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an) jendaurrean egoteko epea iragan da alegazio, kexa edo erreklamaziorik egin gabe. Hortaz, Agoizko Udalak, 2024ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki du besteak beste, behin betiko onestea administrazio espediente bat, eratu dadin Aranea Agoitz SL izeneko sozietate publikoa, zeina izanen baita osorik Udalarena. Eratuko da jarraituz espedienteko memoriari eta estatutuei (behar bezala eginbidetuak); azken horiek ere behin betiko onetsirik gelditu dira. Hori guztia, 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97.d) artikuluan xedatutakoaren babesean (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen toki-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina).

Agoitzen, 2024ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2414692