214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen-baimen bateratua emateko espedientea, Hahn Iberia Plástico Reciclado SLUk sustatua.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoa betez (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurume-baimen bateratua ematea

Espedientearen kodea

0001-0056-2024-000018

Hasiera eguna

2024/09/23

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 5.1 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / Sartu gabeko zentroa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / Sartu gabeko zentroa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 9.b) taldea

Instalazioa

Plastikoak mekanikoki birziklatzeko instalazioa

Titularra

Hahn Iberia Plástico Reciclado SLU

NIMA

3102909037

Tokia

Perguita industrialdea, B-5 kalea. 1.9 lurzatia-5. poligonoa 468., 469., 470., 471., 472., 473., 474. eta 475. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 567.725,000 eta Y: 4.711.609,000

Udalerria

LOS ARCOS

Proiektua

Plastikoak mekanikoki birziklatzeko instalazioa

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2024ko urriaren 3an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2414439