1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: "CAL INDUSTRIAL" (910343369) maniobra zentro berria eraikitzeko aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea, Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean, 1. poligonoko 385. lurzatian. Espedientearen kodea: SAT 11624.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (errege-dekretu horren bidez arautzen dira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
–Deskribapena: "CAL INDUSTRIAL" maniobra zentro berria, Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean.
–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.
–Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
–Arrazoia: energia elektrikoa banatzeko azpiegiturak hobetzea, energia-eskaerari erantzuteko eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11624
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2024ko irailaren 30ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
SAT11624 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota | Kutxatilak | Kanalizazioa (lurpeko linea) | Maniobra z. |
Kopurua | Okupazioa m² | Luzera m | Zabalera m | Okupazioa m² | Okupazioa m² |
Tebasko Kontzejuko herri-lurra | Tebas-Muru Artederreta | 1 | 385 i azpilurzatia | 310000000002402658LK | Basoa-Larreak | 1,00 | 1,00 | 3,00 | 0,84 | 2,52 | 17,74 |
Iragarkiaren kodea: F2414146