1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3536/2024 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2541/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 20ko 3035/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 12koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3363/2024 Ebazpenaren bidez, kalifikazio-epaimahaian Langileen Batzordea ordezkatuko duten kideak izendatu ziren. Ebazpen hori 2024ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.
Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.
2. Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2024ko urriaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–INGENIARI TEKNIKOEN LANPOSTUEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
AROSTEGUI RETEGUI, SANCHO
HUARTE RODRIGUEZ, JAVIER
IÑIGO ERDOZAIN, JOSE JAVIER
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F2414252