214. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3535/2024 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko PFEZeko erdi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 2291/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko PFEZeko erdi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23koan.

Abuztuaren 20ko 3037/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 12koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, orobat, deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko PFEZeko erdi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen I. eranskinean ageri dena, eta deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

2. Lekualdatze-lehiaketa eginda, 7 lanpostu huts daude eta II. eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko urriaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–PFEZEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak:

Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

GOÑI MARCOTEGUI, JOSE LUIS

II. ERANSKINA.–PFEZEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

ESKUALDEA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

1160

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

1163

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

1167

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

1171

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

1172

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

1197

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

1209

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2414245