212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

353E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 1ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Lidia Eder Irisarri andrea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta proposatzen den pertsona zer departamenturi atxikita dagoen, departamentu horretako titularraren aldez aurreko adostasunarekin. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Osasun Departamentuaren adostasuna.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Lidia Eder Irisarri andrea izendatzea, bitarte baterako, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko Administrazio Laguntzako Bulegoko buru. Izendapenak 2024ko urriaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko urriaren 1ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2414251