212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Udal Plan Orokorra

Lurralde Kohesiorako kontseilariak irailaren 2an eman 61E/2024 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Larragako Udal Plan Orokorraren espedientea, udal honek sustatua. Espedientea 2024ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an.

Foru agindu horretan xedatua betez, dagozkion hirigintzako araudia eta katalogoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Hirigintzako araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Larragan, 2024ko irailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Udal Plan Orokorra (PDFa)*.

–Katalogoa.

–Ordenantzak.

–Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua.

–Memoria.

–Iraunkortasun ekonomikoari buruzko txostena.

–Ingurumen inpaktuaren azterketa.

–Planoak.

(*) Fitxategiak 30 MB-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2413890