2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Udal planaren aldaketa xehatua 2-553. lurzatian. Behin betiko onespena
Irurtzungo Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Irurtzungo udal planaren aldaketa xehatuari. Aldaketa honek zuzkidura-lurzoru publikoetan zerbitzuak eta ekipamenduak (garbigunea) ezartzeko araudia egokitzea du helburu, eta Sakanako Mankomunitateak eta Irurtzungo Udalak sustatua da.
Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an, eta jendaurrean egon zen hilabetean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Alegaziorik, kexarik edo oharrik izan gabe, behin betiko onetsi da 2024ko irailaren 11n egin osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Irurtzunen, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2414207