212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lehen hezkuntzako eskola-sustatzailearen lanpostua. Izendapena

Mankomunitateko buruaren azaroaren 17ko 018/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an), deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Hala, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak deialdiko lanpostu hutsak betetzeko eginiko izendapen proposamenarekin, eta Mankomunitateko buruak urriaren 3an eman 014/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi da honako hau kontratatzea aldizkako langile lan-kontratudun finko: María Isabel Gutiérrez Iñigo (20 zenbakidun lanpostua). Oinarrizko gizarte zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura arituko da, lehen hezkuntzako eskola-sustatzailearen lanpostuan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

San Adrianen, 2024ko urriaren 7an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2414583