2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Obretako langilea izendatzea
Amaitu da Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean onetsi zuen honako deialdi honen hautapen-prozesua: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdia, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiak Ganix Zuñiga Pérez de Urabain izendatzeko proposamena egin zuen, obretako langilearen lanpostuan aritzeko (plantilla organikoan 46007 zenbakia duen lanpostua).
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak, 2024ko urriaren 11n eman 1693 Ebazpenaren bidez, funtzionario izendatu du Ganix Zuñiga Pérez de Urabain, obretako langile gisa aritzeko. Lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko urriaren 15a izatea erabaki da.
Zizur Nagusian, 2024ko urriaren 14an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2414842