2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, arkitekto teknikoaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Kontratazioa eta lanpostu hutsen esleipena
1581 Ebazpena, 2024ko urriaren 8koa, Tafallako Udaleko alkateak emana, zeinaren bidez ezartzen baita bidezkoa dela kontratazioak egitea honako deialdi honen esparruan: deialdia, arkitekto teknikoaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan) eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari.
Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an, erabaki zuen deialdi bat onestea, arkitekto teknikoaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan) eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoari.
Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.
Tafallako Udaleko Alkatetzaren 2024ko otsailaren 23ko ebazpen baten bidez, onetsi egin zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 23an.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaituta, eta parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitara eman ondoren, kalifikazio-epaimahaiak puntuazio handiena duten eta deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaiak kontratatzeko proposamena igorri zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 18an.
Eskatutako dokumentazioa behar den epean aurkeztu du proposatutako izangaiak, hortaz, bidezkoa da kontratazioa egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek;
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Artzeina Campo Barriosuso kontratatzea lan-kontratudun finkoen araubidean, eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea:
LANPOSTUAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
03.0.3 | Arkitekto teknikoa | B | Lan-kontratuduna | Osoa |
Bigarrena.–Izangaiak 2024ko urriaren 9an sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, lan-kontratu finkoa sinatzen ez duenak toki-entitateko lan-kontratudun izateko eskubide guztiak galduko ditu.
Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Tafallako Udaleko Langileria unitateari, Hirigintza eta Ingurumen alorrari eta Zerbitzu Ekonomikoen eta Garapenaren alorrari, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Laugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2024ko urriaren 8an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2414609