212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko administrari laguntzailearen zenbait lanpostu huts, osagarria dutenak eta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak. Prozedura amaitzea eta lanpostuak esleitzea

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko urriaren 2an:

Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko uztailaren 19an emandako ebazpenaren bidez –2023ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan– deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko administrari laguntzailearen zenbait lanpostu huts, osagarria dutenak eta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak.

Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko irailaren 27ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2023ko irailaren 28an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.

Behin eginda lanpostu hutsak hautatze aldera oinarrietan ezarritako ekitaldia, eta izangaiek egindako hautaketarekin bat, hau

EBATZI DUT:

1. Osagarria duten Administrari laguntzailearen zenbait lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura amaitzea, eta plaza Carlos Bidegain Fazzini eta Ignacio Domingo García Gonzálezi esleitzea, jarraian xedatutakoarekin bat:

IZEN-ABIZENAK

LANPOSTUA

­LANPOSTUAREN ZENBAKI ­BERRIA (*)

ARLOA

ATXIKIPEN-EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

CARLOS BIDEGAIN FAZZINI

1-400000-64

Hiri Kontserbazioa eta Osasuna

Elikagai-Ikuskaritza

Funtzionaritza

IGNACIO DOMINGO GARCÍA GONZÁLEZ

2-404800-2

1-404800-95

Gizarte Ekintza

Iturramako Auzo-Unitatea

(*) Funtzionario-plazaren zenbaki berria esleitzen da.

2. Zehaztea lanpostu hutsez jabetzeko eguna 2024ko azaroaren 4a izanen dela.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2414528