2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko ofizial administrarien zenbait lanpostu huts, osagarria dutenak eta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Prozedura amaitzea eta lanpostuak esleitzea
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko urriaren 2an:
Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko uztailaren 19an emandako ebazpenaren bidez –2023ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan– deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko ofizial administrarien zenbait lanpostu huts, osagarria dutenak eta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak.
Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko irailaren 15eko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2023ko irailaren 18an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.
Behin eginda lanpostu hutsak hautatze aldera oinarrietan ezarritako ekitaldia, eta izangaiek egindako hautaketarekin bat, hau
EBATZI DUT:
1. Osagarria duten ofizial administrariaren lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura amaitzea, eta plazak Aurora María Mendía Leache, María Aranzazu Fraile Velaza, María Jesús Pascual Cervera, Rosa Chaler Blasco, Ignacio Alfredo Iturain Domínguez, Miren Aranzazu Etxeberria Caminos, María Aranzazu Gallegos Rodríguez, Juan José Urdaniz Villanueva, Ángel María Ruiz López, Idoia Bengoa Zarranz eta Susana Senosiain Etayori esleitzea, jarraian xedatutakoaren arabera:
IZEN-ABIZENAK | LANPOSTUA | LANPOSTUAREN ZENBAKI BERRIA (*) | ALORRA | ATXIKIPEN-EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
AURORA MARÍA MENDÍA LEACHE | 1-300100-105 | | Giza Baliabideak | Aktak | Funtzionariotza |
MARÍA ARÁNZAZU FRAILE VELAZA | 1-300300-4 | | Gizarte Ekintza | Milagrosako Auzo-Unitatea |
MARÍA JESÚS PASCUAL CERVERA | 1-300100-172 | | Hiri-Kontserbazioa | Administrazioa |
ROSA CHALER BLASCO | 1-300100-187 | | Aholkularitza Juridikoa | Aholkularitza Juridikoko Administrazioa |
IGNACIO ALFREDO ITURAIN DOMÍNGUEZ DE VIDAURRETA | 1-300100-63 | | Herritarren Segurtasuna eta Bizikidetza | Herritarren Babeseko Zuzendaritza |
MIREN ARANZAZU ETXEBERRIA CAMINOS | 1-300100-129 | | Giza Baliabideak | Aktak |
MARÍA ARANZAZU GALLEGOS RODRÍGUEZ | 1-300100-139 | | Ogasuna eta Kontratazio Publiko Arduratsua | Kontabilitatea |
JUAN JOSÉ URDANIZ VILLANUEVA | 1-300100-85 | | Ogasuna eta Kontratazio Publiko Arduratsua | Ogasuna |
ÁNGEL MARÍA RUIZ LÓPEZ | 1-300100-72 | | Giza Baliabideak | Langileria |
IDOIA BENGOA ZARRANZ | 2-300100-1 | 1-300100-190 | Gerentzia | Administrazio Elektronikoa eta Herritarrendako Arreta (Erregistroa) |
SUSANA SENOSIAIN ETAYO | 1-300100-126 | | Gobernu Estrategikoa, Hirigintza, Etxebizitza eta 2030 Agenda | Birgaikuntzako Bulegoa |
(*) Funtzionario-plazaren zenbaki berria esleitzen da. |
2. Zehaztea lanpostu hutsez jabetzeko eguna 2024ko azaroaren 4a izanen dela.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2414527