212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lantaldeko ofizialaren lanpostua. Izendapena

Alkatetzaren Ebazpena, 2024ko urriaren 7koa, izendatzen dituena Jesús Fernández Ostiz eta Juan Ceballos Crespo Murchanteko Udalaren zerbitzuko funtzionario, lantaldeko ofizialaren lanpostuan aritzeko.

Murchanteko Udalak, abenduaren 5ean eman 293/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an). Hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).

Urtarrilaren 12ko 14/2024 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Deialdiko hautapen-prozesua bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaiak izendatzeko proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Jesús Fernández Ostiz eta Juan Ceballos Crespo izendatzea Murchanteko Udalaren zerbitzuko funtzionario, lantaldeko ofizialaren lanpostuan aritzeko.

2. Jesús Fernández Ostizi eta Juan Ceballos Crespori esleitzea lantaldeko ofizialaren lanpostu hutsak, zehazki, plantilla organikoan 10 eta 11 zenbakiak dituztenak: D maila, funtzionarioen araubidea, lanaldi osoa.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 14an jabetu beharko dute lanpostuaz, salbu eta aldi baterako ezintasun-egoeran badaude; kasu horretan, alta-agiria jaso eta hurrengo hiru egunean hartuko dute jabetza. Betiere, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, izangairen bat lanpostuaz jabetzen ez bada, Murchanteko Udaleko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunei adieraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2024ko urriaren 7an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2414559