2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Oilartegi SLU enpresa publikoko lanpostu hauek bete gabe geratu direla deklaratzea: kirol monitoreak eta jendeari arreta egiteko eta instalazioak garbitzeko langilea
Lesakako Udaleko alkateak 584/2024 Ebazpena eman du 2024ko urriaren 2an. Hona hemen ebazpenaren testua osorik:
"–Prozesu honi buruzko espedientea ikusi da: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Xabierko Udaleko alkatearen 2022ko urriaren 27ko 579/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an).
–Eta ikusi dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziko kalifikazio-epaimahaiaren 2024ko ekainaren 24ko eta abuztuaren 20ko aktak (prozesu hori alkatearen 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean". Horiek horrela, bada,
EBAZTEN DUT:
1. Lesakako Udalaren Oilartegi SLU enpresa publikoko lanpostu hauek bete gabe geratu direla deklaratzea:
1.–Kirol monitorea (%89,33ko lanaldia).
2.–Kirol monitorea (%53,33ko lanaldia).
3.–Kirol monitorea (%29,33ko lanaldia).
4.–Jendeari arreta egiteko eta instalazioak garbitzeko langilea (%86,67ko lanaldia).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".
Lesakan, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2414507