2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Oilartegi SLU enpresa publikoko lanpostu hauetarako izendapenak: kudeatzailea, sorosleak, mantentze-lanetako eta garbiketako ofiziala eta jendeari arreta egiteko langileak
2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitaratu zen Alkatetzaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpen bat, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat, lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, Lesakako Udalak urriaren 2ko 584/2024 Ebazpena eman du, Lesakako Udalaren Oilartegi SLU enpresan honako lanpostu hauek beteko dituzten lan-kontratadun finkoak izendatzeko:
1.–Ana Belen Picabea Larralde: kudeatzailearen lanpostua, lanaldi osoan.
2.–Iratxe Madariaga Arocena: soroslearen lanpostua, %93,33ko lanaldian.
3.–Bittor Etxabide Sagarzazu: soroslearen lanpostua, %42,66ko lanaldian.
4.–Jose Miguel Marichalar Elgorriaga: mantentze lanetako eta garbiketako ofiziala, lanaldi osoan.
5.–Jone Ordoki Urkixo: jendeari arreta egiteko langilearen lanpostua, lanaldi osoan.
6.–Eider Portu Zubieta: jendeari arreta egiteko langilearen lanpostua, %53,33ko lanaldian.
2024ko urriaren 28an jabetu beharko dute lanpostuez.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lesakan, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2414506