1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
351E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Araceli Urra Ruete andrea, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Barneko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua.
Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Araceli Urra Ruete andrea, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Barneko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. 2024ko urriaren 1a izanen da karguan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko irailaren 26an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2414202