212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailearen lanpostu huts bat. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea

Antsoaingo Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 7an, 845/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko Erabakia, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailearen lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).

Deialdi hori 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 30eko ebazpen baten bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta irailaren 27a ezarri zen proba teorikoak eta praktikoak egiteko egun gisa.

Kalifikazio-epaimahaiak, 2024ko irailaren 27an, deialdiko lanpostua bete gabe uzteko proposamena egin du, ez baita izangairik aurkeztu proba horiek egitera.

Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin mantentze-lanetako eta lan-arriskuen prebentzioko koordinatzailearen lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori guztia, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (Enplegu publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Antsoainen, 2024ko urriaren 7an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2414584