212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

37/2024 EBAZPENA, urriaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko 2024ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda aldatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren maiatzaren 6ko 18/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko 2024 plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onetsi ziren. Ebazpena 2024ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16koan.

Plantilla organiko horretan arlo juridikoko ikuskatzaile eta arlo ekonomikoko ikuskatzaile lanpostuei bateraezintasun-osagarria esleitu zitzaien, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.3 artikuluan ezarritakoa.

Lanpostu horiek aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdia egin denez, eta lanpostu horiek betetzeko hautatutako pertsonek uko egin dutenez, argi geratu da ikuskatzaile lanpostuen ordainsariak ez datozela bat lanpostuaren eginkizunekin eta lanpostu horrek bere gain hartu behar dituen erantzukizunekin. Egoera aztertu ondoren, ondorioztatu da ezen arlo juridikoko ikuskatzaile lanpostuaren eta arlo ekonomikoko ikuskatzaile lanpostuaren ordainsarietan esklusibotasun-osagarria ezarri behar dela, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.3 artikuluan aurreikusitakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Bulegoko zuzendariak plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onetsiko ditu, adierazita zein mailatakoak diren, zein baldintza egiaztatu behar diren lanpostu horietan sartzeko eta lanpostuak betetzeko modua, zein bete daitezkeen izendapen askearen bidez eta zeinek dituzten esleituta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.3 artikuluan ezarritako ordansari-osagarria.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko 2024ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda aldatzea, arlo juridikoko ikuskatzailearen lanpostuari eta arlo ekonomikoko ikuskatzailearen lanpostuari dedikazio esklusiboko osagarria esleitzeko, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 40.3 artikuluan ezarritakoa.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2024ko urriaren 7an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

Iragarkiaren kodea: F2414541