212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 2868/2024 Ebazpenaren aurkakoa (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 2903/2024 Ebazpenaren bidez zuzendua). 2868/2024 Ebazpenaren bidez, izangaiak aldi baterako kontratatzeko behin betiko zerrendak onesten dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza-laguntzako espezialisten hogeita hamalau lanpostu gehienez ere oposizio-lehiaketa bidez sartzeko prozedura onesten duen deialdian, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza-laguntzako espezialisten hogeita hamalau lanpostu gehienez ere oposizio-lehiaketa bidez sartzeko prozedura onesten duen deialdian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2980/2022 Ebazpenaren bidez onetsitakoan, gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute María Elvira Vázquez Vázquez andreak, Elena Arriazu Soto andreak, Carolina Babiano Garzón andreak eta Miren Karmele Vidaurre Lecumberri andreak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 2868/2024 Ebazpenaren aurka (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 2903/2024 Ebazpenaren bidez zuzendua), zeinaren bidez izangaiak aldi baterako kontratatzeko behin betiko zerrendak onesten baitira.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2414761