212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

56/2024 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Bide Segurtasunaren Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Gobernuak 2000ko otsailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordea eratu zen, lantalde gisa. Lantalde horretan, Nafarroako Gobernuko zenbait departamentu zeuden ordezkatuak, xedeko gaiarekin zerikusia zutelako aukeratu zirenak.

Nafarroako Gobernuak 2001eko abenduaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordearen osaera aldatu zen, eta Estatuko Administrazioak trafikoaren eta bide segurtasunaren arloan Nafarroako Foru Komunitatean dituen ordezkariak sartu ziren.

Gero, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren 2. artikuluan eta bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren indarrez, Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordearen izena aldatu zen, Bide Segurtasunaren Batzordea deitzera igaro baitzen. Izendapen hori mantendu egiten da azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuan, non Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri baitzen, eta bertan xedatzen da departamentu horretako titularra izanen dela batzordeko burua.

Duela gutxi, Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, aldatu egin dira Bide Segurtasunaren Batzordearen araubidea eta osaera, alde batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu-egituran gertatu diren aldaketetara egokitzearren, eta, bestetik, kide anitzeko organo horren eskumenen araubidea egokitzearren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakora.

Aldaketa horren ondoren, Bide Segurtasunaren Batzordeak honako kide hauek ditu: burua, trafikoaren arloko eskumenak dituen departamentuaren titularra; buruordea, trafikoaren eta zirkulazioaren arloko eginkizunak esleituak dituen zuzendaritza nagusiaren titularra, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari arituko diren batzordekideak, batzordearen xedeko gaiarekin lotura duten eremuetakoak.

Era berean, aurreikusten da batzordekide bakoitzak ordezko bat izan beharko duela titularra ez dagoen kasuetarako, salbu eta batzordeko buruak, buruordeak ordezkatuko baitu.

Bide Segurtasunaren Batzordeko kideak batzordeko buruak izendatu behar ditu; beraz, une honetan, bidezkoa da Bide Segurtasunaren Batzordeko kideak izanen direnak izendatzea.

Horregatik guztiagatik, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak eta Bide Segurtasunaren Batzordearen araubidea eta osaera aldatzen dituen Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekainaren 26ko Erabakiak emandako eskumenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Bide Segurtasunaren Batzordea osatuko duten kideak izendatzea, jarraian adierazten denaren arabera:

a) Batzordeko burua: Amparo López Antelo andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

b) Batzordeko buruordea: Salvador Díez Zapata jauna, Barneko zuzendari nagusia, edo erregelamendu bidez hura ordezten duena.

c) Batzordeko kideak:

–Pedro López Vera jauna, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia den aldetik, titular gisa, eta haren ordezko gisa, Pablo González Sánchez jauna, Zainketa Zerbitzuko zuzendaria den aldetik.

–Gil Sevillano González jauna, Hezkuntzako zuzendari nagusia den aldetik, titular gisa, eta haren ordezko gisa, Pablo Arriazu Amat jauna, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria.

–Antonio López Andrés jauna, Osasuneko zuzendari nagusia den aldetik, titular gisa, eta haren ordezko gisa, Clint Lawrence Jean Louis Fernández jauna, Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetza eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko Zuzendaritza Teknikoko zuzendariordea.

–Uxue Itoiz Mariñelarena andrea, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia den aldetik, titular gisa, eta haren ordezko gisa, Laura Larraya Irigoyen andrea, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria.

–Belén Santamaría Maeso andrea, probintziako trafiko-burua den aldetik, titular gisa, eta haren ordezko gisa, Silvia Irañeta de la Muela andrea, probintziako trafiko-buruordea.

–Agustín Aznarez Arellano jauna, Nafarroako Guardia Zibilaren Trafiko sektoreko teniente koronel burua den aldetik, titular gisa, eta haren ordezko gisa Alberto Carril García-Bustelo jauna, Nafarroako Guardia Zibilaren Trafiko sektoreko tenientea.

–José Javier Boulandier Herrera jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko Zerbitzuko zuzendaria, titular gisa, eta haren ordezko gisa, Javier Esparza Jasa jauna, Bide Prestakuntzako eta Hezkuntzako Ataleko burua, batzordeko idazkari lanak eginen baititu.

2. Foru agindu hau Bide Segurtasunaren Batzordeko kideei jakinaraztea eta Barne Zuzendaritza Nagusira, Trafiko Zerbitzura eta Bide Prestakuntzako eta Hezkuntzako Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko irailaren 27an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2414162