1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
40/2024 EBAZPENA, urriaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko Bulegoko lanpostuen zerrendako 10 zenbakiko lanpostua, administrariarena.
Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortu zuen maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak ezartzen duenez 37. artikuluan, Bulego horretako lanpostuak Administrazioetako funtzionarioek edo horretarako hautatutako langileek beteko dituzte, lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunen izaeraren arabera.
Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren Antolaketa eta Jardunaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 31.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Bulegoak, aldi baterako, langile funtzionarioak hartzen ahalko ditu zerbitzu-eginkizunetan.
Gaur egun, hutsik eta noiz beteko zain dago Bulegoko administrari lanpostua (haren ezaugarriak ondotiko taulan zehaztuta daude), eta hura betetzea premiazkoa da lanpostuak esleituta dituen eginkizunak betetzeko.
LANPOSTUA | HIZKUNTZAK JAKITEA | SARBIDEA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | N | MAILAKO OSAGARRIA | ESKLUSIBOTASUNEKO OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA | ZUZENDARITZA-LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA | ARRISKUKO OSAGARRIA |
ADMINISTRAZIOAREN, GIZA BALIABIDEEN, KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ETA IKT-EN ATALA. |
Administraria | EC1 | O/OL | C | F | 1 | 12,00 | | | | 20,20 | | |
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdia egitea, horretarako premia dela eta, administrazio publikoetako funtzionarioek aldi baterako bete dezaten Bulego honetako lanpostuen zerrendako 10. lanpostua, administrariarena, hutsik dagoena.
2. Onestea administrazio publikoetako funtzionarioek Bulego honetako lanpostuen zerrendako 10. lanpostua, administrariarena, hutsik dagoena, horretarako premia dela-eta aldi baterako betetzeko deialdiaren oinarriak.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Deialdiaren aurka, haren oinarrien aurka, eta Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak deialdia dela-eta hartzen dituen gainerako ebazpenen aurka honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko urriaren 7an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
DEIALDIA, ADMINISTRARIAREN LANPOSTUA ALDI BATERAKO ETA ZERBITZU-EGINKIZUNETAN BETETZEKO IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO
Lehenbizikoa.–Deialdia.
Administrari lanpostua aldi baterako betetzeko zerbitzu-eginkizunetarako deialdia egiten da, Bulegoko administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalaren eginkizun hauekin lotutako zereginak betetzeko:
a) Lanpostuak betetzeko hautapen prozesuak, langileen nominak eta, oro har, Bulegoaren zerbitzuan ari diren langileekin lotutako egintza eta tramite guztiak kudeatzea.
b) Plantilla organikoaren eta lanpostuen zerrendaren aldaketa espedienteak tramitatzea.
c) Arriskuen prebentzioa, laneko segurtasuna eta osasuna eta zerbitzuen barne araubidea kudeatzea.
d) Administrazio orokorreko lanak eta Bulegoko materiala kudeatzea.
e) Aldizkari ofizialetako argitalpenak kudeatzea.
f) Bulegoaren ondare ondasunak kudeatzea.
g) Bulegoaren administrazio kontratazioa kudeatzea.
h) Bulegoko zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea, Bulegoaren aurrekontuaren aurreproiektua prestatzen, haren exekuzioaren jarraipena egiten eta haren aldaketak tramitatzeko lanetan.
i) Bulegoaren ekonomiaren, finantzen eta kontuen kudeaketa, aurrekontuaren exekuzioa eta gastuen kudeaketa.
j) Aurrekontu likidazioa eta urteko kontuen formulazioa.
k) Diruzaintza eta ordainketen eta diru-sarreren administrazioa kudeatzea.
l) Erregistro orokorra eta artxiboa antolatzea eta kudeatzea.
m) Datuen babesari buruzko indarreko legedia betearaztea.
n) Informazioaren eta komunikazioen teknologien arloko gaiak bultzatzea.
o) Ekipoen funtzionamendu egokia eta antolaketa eta informazioaren eta telekomunikazioen segurtasuna zaintzea.
r) Datu-baseen, aplikazio informatikoen eta komunikazioen mantentze-lana kudeatzea, eta informazio sistemen segurtasuna kontrolatzea.
s) Bulegoko zuzendariak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.
Bigarrena.–Baldintza orokorrak eta lanbide-profila.
Deialdi honetan parte hartzen dutenek hiru baldintza hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:
–Funtzionarioak izatea, eta bi urteko antzinatasuna bederen administrari-ofizialen lanpostuan.
–Jarduneko zerbitzuan egotea zerbitzu-eginkizunak baimentzeko unean.
–Euskarako C1 titulua edo baliokidea izatea, edo, hala badagokio, hizkuntza-eskakizun hori duen lanpostu baterako izendatua izatea.
Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide orokorra aurkeztu beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan (www.oana.es), eta eskabide horri honako hauek erantsiko dizkiote: parte hartzeko eskabidea (deialdiaren I. eranskina) eta, deialdiaren bederatzigarren oinarriaren arabera, egoki iritzitako agiriak, alegatutako merezimenduak baloratzeko.
Izangaiek dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkeztuko dituzte; hala ere, Bulegoak edozein unetan eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskabidearekin batera aurkezten den dokumentazioaren jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak.
Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Bulegoko administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalak eskabideak aztertuko ditu. Parte-hartzaileek zuzenketarik egin behar badute, onartuen behin-behineko zerrenda igorriko da, eta 3 egun baliodun izanen dituzte egindako akatsak zuzentzeko, onartuen behin-behineko zerrenda jasotzen denetik aurrera zenbatuta. Zuzenketarik egin behar ez bada, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak ebazpena emanen du, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitara emateko. Baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko da, bai eta onartutakoen merezimenduen balorazioa ere, puntuazioaren arabera ordenatuta. Ebazpena Bulegoaren web-orrian (www.oana.es) argitaratuko da.
Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdun guztiei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako.
Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda horren eta merezimenduen balorazioaren aurka, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahalko dute, Bulegoko administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez, bost egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Izendapena zerbitzu-eginkizunetan egiteko, Bulegoko zuzendariak baimena eskatuko dio izangaia kide den administrazio publikoari. Baimena eman ezean, hurrengo izangaiak proposatuko ditu, puntuazio ordenari jarraikiz.
Seigarrena.–Zerbitzu-eginkizunen iraupena.
Zerbitzu-eginkizunek urtebeteko iraupena izanen dute; epe hori bi aldi gehiago luzatzen ahal da (bakoitza urtebetekoa gehienez), salbuespenezko kasurik ezean.
Zazpigarrena.–Administrazio egoera.
Zerbitzu-eginkizunetan izendatutakoa, eginkizunok dirauten denboran, jarduneko zerbitzuko administrazio egoeran egonen da bere lanpostuan.
Zortzigarrena.–Argitaratzea.
Lanpostua zerbitzu-eginkizunetan betetzeko izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, oinarri hauetan aurreikusitako prozedura amaitu ondoren.
Bederatzigarrena.–Hautapen sistema.
Parte-hartzaileen puntuazioak batuta eginen da hautapena. Jarraian, irizpide ebaluagarriak eta parte-hartzaileek horietako bakoitzean eskuratzen ahal dituzten puntuazioak adieraziko dira. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik lortu eta epe horretan aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.
Betekizun bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.
a) Merezimendu profesionalak:
Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 10 punturekin, puntuazio honen arabera:
Puntu batekin baloratuko da antzeko postuan egindako urte bakoitza. Bi urteko esperientzia betekizuna dela kontuan hartuta, bi urtetik goitiko urteak baizik ez dira baloratuko.
Oharrak:
1. Esperientzia egiaztatzeko, eskabideari erantsiko zaio betetako zerbitzuen ziurtagiria, dagokion administrazio publikoko organo eskudunak emana. Ziurtagiri horretan zehatz-mehatz jasoko dira honako hauek: plantilla organikoaren arabera lanpostuak duen izena; maila, zerbitzuak egin ziren zentro edo unitatea; zerbitzu aldi bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, bai eta egokia den beste edozein datu gehigarri ere.
2. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
3. Atal honetako puntuazioa 10 puntu izanen da gehienez ere.
4. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu aldi bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.
5. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
6. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.
Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.
7. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean duen puntuazio altuena emanen da.
b) Prestakuntza: 10 puntu gehienez.
Deialdia argitaratu aurretik gai hauetan hartutako prestakuntza egiaztatua baloratuko da:
a) Kontabilitate publikoa.
b) Aurrekontuen kudeaketa.
c) Aurrekontu likidazioa eta urteko kontuen formulazioa.
d) Testu-tratamendua eta maketazioa.
e) Access.
f) Adobe.
g) Kontratazio publikoa.
h) Dirulaguntzak.
i) Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako borroka.
j) Gardentasuna, informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.
k) Datu pertsonalak babestea.
Prestakuntzako 15 orduko puntu bat emanen da, baina honako hau kontuan hartuta:
1. Aurreko ataleko gaietako bateko 15 ordutik goitiko prestakuntza baino ez da puntuatuko, gai desberdinen ziurtagiriak elkarrekin batzeko aukerarik gabe. Adibidea: pertsona batek dirulaguntzei buruzko prestakuntzako 10 ordu eta hirigintzari buruzko prestakuntzako 8 ordu egiaztatzen baditu, ez du punturik eskuratuko prestakuntza horregatik.
2. Orduak ez dira hainbanatuko. Hau da, pertsona batek 20 orduko prestakuntza bat eta 30 orduko beste bat ziurtatzen baditu, puntu bat eskuratuko du lehenengoagatik, eta bi puntu bigarrenagatik.
3. Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak eskabideari erantsita aurkeztu beharko dira.
Berdinketak hausteko, irizpide hauek erabiliko dira bata bestearen atzetik:
–Prestakuntzako atalean puntu gehien lortu dituena.
–Prestakuntza ordu gehien duena, bederatzigarren oinarriko b) letrako gaietan ezarritako ordenari jarraikiz.
Kalifikazioen kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Bulegoko administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalari zuzenduak, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.
Erreklamazioak ebatzita, Bulegoko administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen atalak behin betiko kalifikazioak eta esleitutako puntuazioak igorriko dizkio Bulegoko zuzendariari, eta Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren web-orrian argitaratuko dira.
Hamargarrena.
Eskainitako lanpostua aldi baterako betetzeko hautatzen ez diren pertsonak kontuan hartzen ahalko dira Bulego honetan hutsik gelditzen diren beste lanpostu batzuk betetzeko, betiere horietan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, urtebeteko epean deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
I. ERANSKINA.–ADMINISTRARI LANPOSTURAKO ESKABIDEA
Deiturak eta izena: ...................................................................................................................................
NANa: ........................................... Telefonoa: ........................................................................................
Helbidea: ................................................................................... Herria: ..................................................
Eskatutako lanpostua: .............................................................................................................................
MEREZIMENDUAK:
Esperientzia: betekizun diren bi esperientzia-urteak baino gehiago izanez gero, horiek adierazi (soilik hartuko dira kontuan bederatzigarren oinarriko a) letrako 1. oharraren arabera egiaztatzen diren merezimenduak):
PRESTAKUNTZA:
–Deialdi honen bederatzigarren oinarriko b) letran adierazitako gaiekin lotutako prestakuntza-ikastaroen zerrenda egin, gutxienez 15 ordu baino gehiagokoak badira.
–Zerrenda horretan ikastaroaren izena eta iraupen-orduak jaso beharko dira.
–Ikastaro horien ziurtagiriak eskaneatuta dituen PDF bakar bat erantsi beharko da, aurkeztutako eskabidean ageri diren hurrenkera berean.
.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.
Iragarkiaren kodea: F2414544