1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3743/2024 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Sergio Barbarin Hermoso de Mendoza jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2943/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen 106 lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.
Ekainaren 5eko 1921/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abuztuaren 12an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3360/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen bidezkoa zela izendatzea eta kontratatzea eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak; horrekin batera, epearen zenbaketa eten zitzaion, besteak beste, Sergio Barbarin Hermoso de Mendoza jaunari, ezinbesteko arrazoi bat alegatu zuelako.
Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Sergio Barbarin Hermoso de Mendoza jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 72006 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Osasun Departamentuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikirik dago, eta destinoa Iruñean du.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko urriaren 24an jabetu beharko du lanpostuaz, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2414775