1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
408/2024 EBAZPENA, irailaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eratzen baita graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko sarrera proba Nafarroako Foru Komunitatean antolatuko duen batzordea eta batzorde horretako kideak izendatzen baitira.
534/2024 Errege Dekretuak 18.2 artikuluan xedatzen duenez, hezkuntza administrazioek, zeinek bere kudeaketa esparruan, batzorde bat eratuko dute, unibertsitatean sartzeko proba antola dezan; batzorde hori unibertsitate publikoen, hezkuntza administrazioaren eta ikastetxe publikoetako Batxilergoko irakasleen ordezkariek osatuko dute, bai eta beste aditu batzuek ere, hezkuntza administrazioek ezartzen dituzten arauei jarraikiz. Batzordeko kideak emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatuaren printzipioari jarraikiz izendatuko dira, non ez den posible funtsezko arrazoi objektiboengatik, zeinak behar bezala justifikatu beharko baitira.
Era berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, irailaren 11ko 2115/2024 Ebazpenaren bidez, izendatu zituen unibertsitatean sartzeko proba antolatuko duen batzordean unibertsitate horrek izanen dituen ordezkariak.
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak aldeko txosten bat aurkeztu du, graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko sarrera proba Nafarroako Foru Komunitatean antolatuko duen batzordea eratu dadin eta batzorde horretako kideak izenda daitezen.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenik.–Onestea graduko unibertsitate ikasketa ofizialak egiteko sarrera proba Nafarroako Foru Komunitatean antolatuko duen batzordearen eraketa eta batzorde horretako kideen izendapena, ebazpen honen eranskinean ezarritakoari jarraikiz.
Bigarrenik.–Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrenik.–Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2024ko irailaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBA ANTOLATUKO DUEN BATZORDEA
Unibertsitatean sartzeko proba antolatuko duen batzordeak kide hauek izanen ditu:
–Unibertsitatean sartzeko probako koordinatzailea; batzordeko burua izanen da: Ekaitz Santacilia Salvador.
–Unibertsitatean sartzeko probako koordinatzailea, Hezkuntza Departamentukoa: Jose Miguel Zabaleta Trecu.
–Unibertsitateko irakasle bat: Ana Zabalza Aznárez.
–Ikastetxe publiko bateko Batxilergoko irakasle bat: Raúl Mariano Abadías Camón.
–Emaitza akademikoen azterketetan aditua den pertsona bat: Miren Arantxa Irisarri Etxeberria.
–Idazkari lana beteko duen pertsona bat, hitzarekin baina botorik gabe: Roberto Azanza Gazolaz.
Iragarkiaren kodea: F2414098