1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
357E/2024 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Susana Silanes Vela andrea Baimenak Kudeatu, Inskribatu eta Tramitatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalari atxikirik dago, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuan.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta proposatzen den pertsona zer departamenturi atxikita dagoen, departamentu horretako titularraren aldez aurreko adostasunarekin. Horri dagokionez, espedientean badago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Susana Silanes Vela andrea izendatzea, bitarte baterako, Baimenak Kudeatu, Inskribatu eta Tramitatzeko Bulegoko buru. Bulego hori Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalari atxikirik dago, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuan. Izendapenak 2024ko urriaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko urriaren 3an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2414437