212. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

58/2024 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Iñaki Crespo San José jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Iñaki Crespo San José jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza Bulegoko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko azaroaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta burutzan aritzeko azken eguna 2024ko urriaren 31 izanen da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko irailaren 30ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2414137