211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

410/2024 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, 2025-2026 ikasturtean, atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzea edo ateratzea eskatzeko prozedurarako.

Apirilaren 26ko 43/2023 Foru Dekretuak arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen oinarrizko alderdiak, eta haren 18. artikuluan xedatzen du Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek baimena eskatzen ahal dutela atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak emateko edo, kasua bada, programa horietatik ateratzeko. Maiatzaren 24ko 57/2024 Foru Aginduak 20. artikuluan ezartzen duenez, urtero ebazpen bat onetsiko da, eta bertan zehaztuko da programa horietan sartzea edo ateratzea eskatzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuak deialdi hau ezarri du ikastetxeen autonomia eta malgutasuna bultzatzeko, proiektu pedagogikoa eta hizkuntza proiektua garatzeko tenorean.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatzen du deialdi bat egitea Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, 2025-2026 ikasturtean, atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko edo ateratzeko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia egitea Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, 2025-2026 ikasturtean, atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzea edo ateratzea eskatzeko prozedurarako, bat etorriz ebazpen honetako 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin.

2. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Programen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko urriaren 1ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–DEIALDIA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAREN LURRALDE EREMUAN DIREN HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAN 2025-2026 IKASTURTEAN ATZERRIKO HIZKUNTZETAN IKASTEKO PROGRAMETAN SARTZEA EDO ATERATZEA ESKATZEKO PROZEDURARAKO

Lehen oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

1. 2025-2026 ikasturtean atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzeko edo ateratzeko baimena eskatzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, deialdi honetara aurkezten badira eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2. Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak eman nahi dituzten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Honako hauek berariazko onespena ematea programari:

–Klaustroak (3. eranskina).

–Eskola kontseiluak (4. eranskina).

Baldintza hori sare publikoko ikastetxeei bakarrik eskatuko zaie.

2.2. Hautatutako atzerriko hizkuntzan ikasteko programa baten proiektua prestatzea. Honako atal hauek garatuko dira:

2.2.1. Programa ezartzeko lehenbiziko ikasturtea (2025-2026):

–Zer eduki emanen diren atzerriko hizkuntzan, eta asteko ordu banaketa.

–Programaren ezarpenean parte hartuko duten irakasleen zerrenda eta profila.

–Programaren antolaketari buruzko datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

–Programa emanen duten irakasleen prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

–Programaren koordinatzailearen izena eta helbide elektronikoa.

2.2.2. Programa hurrengo ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena:

–Aurreikuspenen arabera, Lehen Hezkuntzaren barruan atzerriko hizkuntzan emanen diren irakasgaiak.

–Aurreikuspenen arabera, zer-nolako plantilla beharko den programa emateko.

–Etorkizunean atzerriko hizkuntzan irakatsiko duten ikastetxeko irakasleak akreditatzeko proposamena, beharrezkoa denean.

3. Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak emateari utzi nahi dioten ikastetxeek bete beharko dituzte, apirilaren 26ko 43/2023 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako baldintzez gain, honako hauek:

3.1. Honako hauek berariazko onespena ematea programari:

–Klaustroak (5. eranskina).

–Eskola kontseiluak (6. eranskina).

Baldintza hori sare publikoko ikastetxeei bakarrik eskatuko zaie.

3.2. Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetatik ateratzeko plana prestatzea. Honako atal hauek garatuko dira:

–Programatik ateratzeko arrazoiak.

–Ikastetxeak hizkuntza arloan izanen dituen helburu berrien planteamendua.

–Aurreikuspenen arabera, programatik atera ondoren izanen duen plantilla.

–Programa azkentzeko prozesuaren egutegia, ikasturtez ikasturte.

Bigarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta dokumentazioa.

1. Programan sartzeko edo ateratzeko baimena lortzeko eskaera (2. eranskina) ikastetxeko zuzendaritzak egin beharko du eta 2024ko abenduaren 15a baino lehen aurkeztu, hurrengo atalean aipatzen diren agiri guztiak erantsita, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (San Domingo aldapa 8, 31001 Iruña), edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean zilegitzat jotzen den beste edozein bidez.

2. Eskaerei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:

a) Programan sartzeko edo ateratzeko onespenaren aktak, hurrenez hurren lehen oinarriko 2.1 eta 3.1 puntuetan aipatzen direnak.

b) Programan sartzeko proiektua edo ateratzeko plana, hurrenez hurren lehen oinarriko 2.2 eta 3.2 puntuetan aipatzen direnak.

Hirugarren oinarria.–Baimenak emateko batzordea eta deialdiaren ebazpena.

1. Sartzeko nahiz ateratzeko baimenak emateko, Hezkuntza Departamentuak batzorde bat eratuko du, kide hauek osatua:

–Batzordeko burua: Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

–Batzordeko kideak: Atzerriko Hizkuntzen Programen Ataleko burua edo hark eskuordetutakoa, eta Hezkuntza Departamentuko atal bereko bi teknikari.

2. Baimena emateko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren koherentzia eta justifikazioa.

b) Programak duen bideragarritasuna, irakasleen aldetik eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzearen aldetik.

c) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldeko txostena.

3. Hezkuntzako zuzendari nagusiak ebatziko du deialdi hau, eta dagokion ebazpena emanen du.

2. ERANSKINA.–ATZERRIKO HIZKUNTZETAN IKASTEKO PROGRAMETAN SARTZEKO EDO ATERATZEKO BAIMENAREN ESKAERA

Ikastetxearen datuak:

Izena: ................................................................................................. Kodea: .................................

Helbidea: ................................................................................................. P.K.: ................................

Herria: ........................................................................................ Telefono zk.: ................................

Helbide elektronikoa: .............................................................................. Faxa: .................................

Eskaerarekin batera aurkezten diren agiriak:

Programan sartzeko proiektua

Programatik ateratzeko plana

Klaustroak emandako onespenaren akta

Eskola kontseiluak emandako onespenaren akta

Eskaera:

....................................................................................................................... jauna/andrea naizen honek, ................................................................................................................ ikastetxeko zuzendaria naizen aldetik, ESKATZEN DUT, atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak arautzen dituen deialdian aurreikusitakoari jarraikiz, nire ikastetxean baimendu dadin:

............................................................................................. hizkuntzan ikasteko programan sartzea.

......................................................................................... hizkuntzan ikasteko programatik ateratzea.

.............................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n

Ikastetxeko zuzendaria (Sinadura eta zigilua)

Sinatua: ________________________________________

ELEANIZTASUNAREN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

3. ERANSKINA.–KLAUSTROAK PROGRAMARI EMANDAKO ONESPENAREN AKTA

................................................................................................................................ jauna/andrea naizen honek, ................................................................................................................................... ikastetxeko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Ikastetxeko klaustroak badakiela zein diren atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen ezaugarriak eta edukia.

2. Klaustroa, 20.......(e)ko ...................................aren ..........(e)(a)n egindako bilkuran, ........................................................................................... hizkuntzan ikasteko programa ezartzearen alde agertu dela.

Bozketaren emaitza:

Klaustroan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua: ......................

Bozketan egon diren klaustroko kideen kopurua: ......................

Programa eskatzearen aldeko botoen kopurua: ......................

Programa eskatzearen aurkako botoen kopurua: ......................

Boto zurien kopurua: ......................

Boto baliogabeen kopurua: ......................

Eta, hala ager dadin, behean adierazten den tokian eta egunean sinatzen dut.

O.E.

Ikastetxeko zuzendaria Idazkaria

Sinatua: ............................................... Sinatua: ...............................................

.............................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n

4. ERANSKINA.–ESKOLA KONTSEILUAK PROGRAMARI EMANDAKO ONESPENAREN AKTA

................................................................................................................................ jauna/andrea naizen honek, ................................................................................................................................... ikastetxeko eskola kontseiluko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

3. Ikastetxeko eskola kontseiluak badakiela zein diren atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen edukia eta ezaugarriak.

4. Eskola kontseilua, 20.......(e)ko ...................................aren ..........(e)(a)n egindako bilkuran, .................................................................................. hizkuntzan ikasteko programa ezartzearen alde agertu dela.

Bozketaren emaitza:

Eskola kontseiluan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua: ......................

Bozketan parte hartu duten eskola kontseiluko kideen kopurua: ......................

Programa eskatzearen aldeko botoen kopurua: ......................

Programa eskatzearen aurkako botoen kopurua: ......................

Boto zurien kopurua: ......................

Boto baliogabeen kopurua: ......................

Eta, hala ager dadin, behean adierazten den tokian eta egunean sinatzen dut.

O.E.

Eskola kontseiluko burua Idazkaria

Sinatua: ............................................... Sinatua: ...............................................

.............................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n

5. ERANSKINA.–KLAUSTROAK PROGRAMATIK ATERATZEARI EMANDAKO ONESPENAREN AKTA

................................................................................................................................ jauna/andrea naizen honek, ................................................................................................................................... ikastetxeko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Ikastetxeko klaustroak badakiela zein diren atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen ezaugarriak eta edukia.

2. Klaustroa, 20.......(e)ko ...................................aren ..........(e)(a)n egindako bilkuran, .......................................................................................... hizkuntzan ikasteko programatik ateratzearen alde agertu dela.

Bozketaren emaitza:

Klaustroan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua: ......................

Bozketan egon diren klaustroko kideen kopurua: ......................

Ateratzeko eskaeraren aldeko botoen kopurua: ......................

Ateratzeko eskaeraren aurkako botoen kopurua: ......................

Boto zurien kopurua: ......................

Boto baliogabeen kopurua: ......................

Eta, hala ager dadin, behean adierazten den tokian eta egunean sinatzen dut.

O.E.

Ikastetxeko zuzendaria Idazkaria

Sinatua: ............................................... Sinatua: ...............................................

.............................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n

6. ERANSKINA.–ESKOLA KONTSEILUAK PROGRAMATIK ATERATZEARI EMANDAKO ONESPENAREN AKTA

................................................................................................................................ jauna/andrea naizen honek, ................................................................................................................................... ikastetxeko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Ikastetxeko eskola kontseiluak badakiela zein diren atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen edukia eta ezaugarriak.

2. Eskola kontseilua, 20.......(e)ko ...................................aren ..........(e)(a)n egindako bilkuran, ............................................................................. hizkuntzan ikasteko programatik ateratzearen alde agertu dela.

Bozketaren emaitza:

Eskola kontseiluan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua: ......................

Bozketan parte hartu duten eskola kontseiluko kideen kopurua: ......................

Ateratzeko eskaeraren aldeko botoen kopurua: ......................

Ateratzeko eskaeraren aurkako botoen kopurua: ......................

Boto zurien kopurua: ......................

Boto baliogabeen kopurua: ......................

Eta, hala ager dadin, behean adierazten den tokian eta egunean sinatzen dut.

O.E.

Eskola kontseiluko burua Idazkaria

Sinatua: ............................................... Sinatua: ...............................................

.............................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n

Iragarkiaren kodea: F2414206