4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Bake epaileen izendapena
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2024ko irailaren 23an egindako bileran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:
Bosgarrena.–Arruazuko bake epaile titularra: Ana Jesús Otsagabia Satrústegui andrea.
Seigarrena.–Eratsungo bake epaile titularra eta ordezkoa: José Azpiroz Bengochea jauna eta Joaquín Azpiroz Bengochea jauna, hurrenez hurren.
Zazpigarrena.–Ezkurrako bake epaile titularra: M.ª Jesús Jaúregui Juantorena andrea.
Zortzigarrena.–Irañetako bake epaile titularra eta ordezkoa: Justo Vitoria Garcíandía jauna eta Juan José Vitoria Garcíandía jauna, hurrenez hurren.
Bederatzigarrena.–Tirapuko bake epaile titularra eta ordezkoa: Joséba Andoni Ojer Lacunza jauna eta Eduardo Resano Amatriain jauna, hurrenez hurren.
Hamargarrena.–Larraungo ordezko bake epailea, Abelina Zabaleta Arangoa andrea.
Hamaikagarrena.–Erroko bake epaile titularra eta ordezkoa: Juana María Urbelz Inda andrea eta Adriana Marmaun Juanena andrea, hurrenez hurren.
Hamabigarrena.–Xabierko ordezko bake epailea: Emilio Echegoyen Ascunce jauna.
Hamahirugarrena.–Luzaideko bake epaile titularra: César Fernando Echeverri Tapia jauna.
Hamalaugarrena.–Arasko bake epaile titularra eta ordezkoa: Edurne Pérez Zúñiga andrea eta Marta Pérez Zúñiga andrea, hurrenez hurren.
Hamabosgarrena.–Miranda Argako bake epaile titularra: José Ignacio Morteros Alfaro jauna.
Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.
Iruñean, 2024ko irailaren 24an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J2414142