2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Kale Nagusiko 121ean. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2024ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezi bat, xede duena beheko solairuan dagoen lokalaren erabilera aldatzea etxebizitza gisa erabil dadin, Kale Nagusiko 121ean (1. poligonoa, 216. lurzatia, 1. Hiri-unitatea), ondoren goiko etxebizitzarekin bat egiteko.
Bigarrena.–Interesdunari adieraztea, behin betiko onespena eman aurretik, hitzarmena formalizatu beharko dela monetizatzeko betebeharrak betetzeko. Guztira 4.024,51 euro izanen dira.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan.
Atarrabian, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2414510