211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, A-2, A-5 eta A-7 unitate morfologikoen xehetasun azterketan (Elkano-Ibiriku-Eguesko AR-1 banaketa eremuko 1. sektoreko Plan Partziala). Hasierako onespena

Aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa bat A-2, A-5 eta A-7 unitate morfologikoen xehetasun azterketan (Elkano-Ibiriku-Eguesko AR-1 banaketa eremuko 1. sektoreko Plan Partziala). Aldaketa horrek A-2 unitate morfologikoko 92. lurzatiari eraginen dio, eta Carlos Munárriz Arizcurenek sustatu du. Hori guztia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2414509