2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, Zorokiaingo 6. poligonoko 8. lurzatian. Hasierako onespena
Udalak 2024ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Zorokiaingo 6. poligonoko 8. lurzatian (Untzitibar), Adriana Ojer Ruizek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, onespena behin betikotzat joko da.
Untzitin, 2024ko urriaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.
Iragarkiaren kodea: L2414588