2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa puntuala, Hirigintzako Araudi Orokorrean, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean eta Barne eraberritze eta babeserako plan berezian (PEPRI). Hasierako onespena
Udalbatzak, 2024ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea planeamenduko aldaketa puntual hauek Tuterako ostatu turistikoei buruz (Araudia eta Memoria):
–HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORREKO ERABILEREN ORDENANTZA OROKORRA: 2., 8. eta 8 bis artikuluak.
–HIRIGINTZAKO ARAUDI OROKORRA: 27. artikulua.
–Barne eraberritze eta babeserako plan berezia (PEPRI): 87., 88., 89. eta 90. artikuluak.
"Ordenantzaren araudia" deritzon agirian jasota dauden bezala geratzen dira idatzita (CSV: 15255220141276161622).
Erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Orobat erabaki da etetea, harik eta aldaketa hau behin betiko onesten den arte, hirigintza-lizentzien esleipenak apartamentu turistikoei lotutako erabilera berrietarako, baldin indarreko hirigintzako araubidea aldatzea dakarten determinazioen eremuetan sartutako aldaketek haietan eragina badute. Hasierako onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bai eta, gutxienez, Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
Espedientea kontsultatzen ahalko da Hirigintza Alorreko bulegoetan, udaletxean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko (https://sede.tudela.es/) iragarki-taula elektronikoan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2024ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2414186