2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, garapenerako lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko 2024an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 788574.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/788574).
Onuradunak: pertsona juridikoak, legeari jarraikiz eratuak, inskribaturik daudenak Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan (erregistro hori dago Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren barnean), betiere dokumentazioa eguneraturik dutenak. Nafarroan eduki behar dute egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa.
Xedea: garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramaten laguntzea, 2024. urtea. Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak, eta onura ekarriko diete herrietako edo hirietako komunitateei. Proiektuek, orobat, sustatuko dute komunitate horiek eta horien ordezkariek aktiboki parte hartzea, proposatzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko. Arreta berezia emanen zaie ingurumen-inpaktuari eta baliabide naturalen erabilera jasangarriari.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es web-orrian eta 2017ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 5ekoan.
Zenbatekoa: 47.000 euro. Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: "0-23992-4820004 - GKEentzako eta hondamendietarako transferentziak".
Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2024ko urriaren 2an.–Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloko zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Intxusta.
Iragarkiaren kodea: L2414264