2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Deialdia 2023an kultura, hezkuntza, gizarte eta aisialdiko jarduerak sustatzeko dirulaguntzena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 789758.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/789758).
a) Onuradunak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izanen dute herriko elkarte soziokulturalek eta entitateek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
–Legez eraturik egotea eskabidea aurkezten den egunean.
–Egoitza soziala Orkoienen izatea.
–Inskribaturik egotea Nafarroako Gobernuaren Elkarteen Erregistroan eta Entitateen Udal Erregistroan.
–Irabazi-asmorik ez izatea.
–Orkoienen egitea bai bere kultur jarduera, bai dirulaguntzaren xedeko proiektuak.
–Egunean izatea Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak eta Udalarekiko tributu-betebeharrak.
b) Xedea.
Pizgarriak ezartzea gizarte arloko elkarte eta taldeek parte har dezaten kulturaren, artearen, hezkuntzaren, aisialdiaren eta gizartearen arloetako jardueren sustapenean, Orkoiengo Udalak onura eta interes sozialekotzat jotzen baditu.
c) Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
d) Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Gehienekoa: 3.000 euro.
e) Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, Udalaren ediktu-taulan argitaratzen denetik hasita.
Orkoienen, 2024ko urriaren 8an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2414631