211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Alkateordeak izendatzea

Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak, 2024ko urriaren 1ean, honako ebazpen hau eman du:

Otsagabiko Udaleko alkate udalburu Carlos Gayarre Imízcozen 87/2024 Ebazpena, urriaren 1ekoa, zeinaren bidez Mikel Aoiz Iriarte lehen alkateorde izendatzen baita, eta Clara Goyeneche Azcoiti, bigarren alkateorde.

Alkateordeei dagokie alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura dagoenean kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte. Kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, alkatearen eginkizunak ezin izanen ditu hartu dagokion alkateordeak, baldin berariaz eskuordetzen ez bazaizkio. Hala eta guztiz ere, alkatea hogeita lau orduz baino gehiagoz egoten bada udal-mugartetik kanpora eskuordetzarik egin gabe, edo ustekabeko arrazoi batengatik ezin izan badu eskuordetzarik egin, dagokion alkateordeak ordeztuko du eginkizun guztietan, eta horren berri eman beharko die Udalbatzako gainerako kideei.

Era berean, alkateak bilkuretako aztergai batean abstenitu behar duenean, dagokion alkateordeak zuzenean ordeztuko du bilkurako burutzan.

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 46. artikulua, ezartzen baitu alkate udalburuak libreki izendatuko dituela alkateordeak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

1. Mikel Aoiz Iriarte Otsagabiko Udaleko lehen alkateorde izendatzea.

2. Clara Goyeneche Azcoiti Otsagabiko Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.

3. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpena interesdunari igortzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2024ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: L2414201