211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 16. eta 538. lurzatietan (Kale Berria 16). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko urriaren 3ko 2024/1209 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko Noaingo 1. poligonoko 16. eta 538. lurzatietan (Kale Berria 16), Ainhoa Martinikorena Aranburuk eta Rubén de la Villa Franciscok sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.

Noain Elortzibarren, 2024ko urriaren 3an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2414511