211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Laborantzako herri lurzatiak eta eskortak enkantean

Leringo Udalak, 2024ko urriaren 10ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, Herri lurren ordenantzaren 34. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ahozko posturen bidezko enkantea egitea, herritarrendako zuzeneko esleipenaren ondoren soberan gelditutako laborantzako herri lurzatien aprobetxamendua esleitzeko.

Baldintza agiria, baita loteei, eskorten azalerari eta beren prezioei buruzko informazioa ere, interesdunen eskura daude udaletxeko bulegoetan.

Enkantea udaletxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, 2024ko urriaren 30ean (asteazkena); 10:00etan laborantzako herri lurzatiena eginen da eta 13:00etan eskortena.

Lerinen, 2024ko urriaren 11n.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2414777