2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Kudeaketa-esleipena, Plazaola bide berdea hobetzeko eta birgaitzeko proiektua gauzatzeko San Migeltxo (Larraun) eta Urritza (Imotz) mugarteetan
Imozko Udalak, 2024ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
Lehena.–San Migeltxo (Larraun) eta Urritza (Imotz) mugarteetan Plazaola bide berdea hobetzeko eta birgaitzeko proiektua onestea.
Bigarrena.–Kudeaketa-esleipen bat onestea, Plazaola Partzuergo turistikoa izan dadin, Imozko Udalaren ordezkari gisa, proiektu hori kudeatuko duena. Horretarako, laguntzak eskatzeko, obrak adjudikatzeko eta laguntzok justifikatzeko lanak hartuko ditu bere gain.
Hirugarrena.–Alkateari ahalmena ematea dagokion hitzarmena sinatzeko.
Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Plazaola Partzuergo Turistikoari.
Imotzen, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2414565